Euskararen aldeko lasterketa pixkanaka azken txanpara heltzen doa. Oraindik orain beste lau egun ditu aurretik, Baionara heldu arte.
Gernika izan da bart, gauerdi aurretik euskararen aldeko lasterketak zeharkatu duen azken udalerria. Eguna amaitu arren, herrialde berean segiko du ostegun honetan, martxoaren 21ean 23. Korrikak.
Gauerdia pasata Bermeora heldu da, goizaldean, Mungia, Gorliz, Plentzia edota Getxora iritsi da AEK-ren ekimen erraldoia. Bilborantz doa orduotan Korrika. Ia lau ordu egingo ditu Bizkaiko hiriburuko kaleetan barrena. Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran eta azkenik, gaurkoz, Ortuella zeharkatuko du lasterketak.
Zuzenean 24 orduz
Egunotan bezala, gogoan izan; euskararen aldeko lasterketa zuzenean jarraitu ahalko duzue 24 orduz, EITB-ren seinalearen bidez, albiste honi atxikia duzuen EITBren seinalearen bidez.