23. Korrika

Kultur ibilbidea gaur, Korrika agurtzeko

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 21a, 09:41

Usurbilgo Korrika Batzordeak antolaturiko azken ekitaldia izango da gaurkoa. Artean, lasterketa helmugara gerturatzen doa. Martxoaren 24an Baionan izango den jaialdiko xehetasunak aurreratu dituzte antolatzaileek.

Euskararen herria dugula hizki larriz nabarmendu nahi izan zuten astearte gauean, udalerri hau alderik alde zeharkaturiko 23. Korrikan parte hartu zuten euskaltzaleek. Ahaztezina izango den une zirraragarria bizi izan genuen.

Lasterketaren aurretik, Korrika Eguna antolatu zen, eragile ezberdinen arteko lankidetzaz. Korrika Batzordea aritu da ekimen hauetan eragite lanetan. Azkeneko hitzordua, gaurko, martxoaren 21erako deitu dute; kultur ibilaldia arratsaldeko 18:00etan, Etumeta AEK euskaltegitik abiatuko dutena.

Baionako amaiera festa
23. Korrikaz agurtzeko unea izango da beraz, gaurko ekitaldi horrekin. Baina, adi, euskararen aldeko lasterketak bere bidean aurrerantz segiko du. Larunbatean, berriz ere Beterri Buruntza eskualde honetara gerturatuko da; Andoaindik Astigarragarako bidea osatuko du, Donostiara heldu aurretik. Biharamunean, martxoaren 24an, igande honetan iritsiko da Baionako helmugara.

Eguerdiko 12:30etan espero da iristea, Lapurdiko hiriburuko herriko etxera eta bertan egingo da azken ekitaldia. Hortxe ezagutuko da egunotan eskuz esku dabilen lekukoak daraman mezu sekretua. Haren egilea, lasterketaren azken metroetan ezagutuko da nor den. Izan ere, 23. Korrikako azken kilometroan lekukoa berak eramango du, AEK-koekin batera.

Mezu sekretua irakurri eta agurreko ekitaldiaren ostean, egun osoko jaialdia iragarri dute Baionan:

Martxoak 24, igandea
1-Naiz gunea, San Andres plaza:
13:45 Anje Duhalde
16:00 Xutik
18:15 Xiberoots
20:30 SFM

2-Mertatu gunea:
11:00 Kuxkuxtu
13:45 Ibil Bedi
15:30 Frikun
17:30 Bilabal

3-Etxepare Euskal Institutu Gunea: Xaho Kaia
Erakusketa: "Mundu bat Korrika!" erakusketa eta horma-irudia
13:30 Zikiroa
16:00 Pontx pailazoa

4-Patxa plaza:
14:00 Haira
15:30 Zetkin
17:30 TOC
19:15 Nakar
21:00 Kuma No Motor
22:45 AKTS

Karriketan
10:30 Patxi eta Konpainia Gambetta plazan
11:00 Kuxkuxtu Merkatu plazan
13:30 Topatopia batukada Patxa plazan
14:00 Ixtaklok Bar Basquen.
18:00 Patxaranga Zamain