2024/04/13 09:00

Irteera

Andatzako defentsa-lerrora ibilaldi gidatu eta antzeztua

Andatzako defentsa-lerrora ibilaldi gidatu eta antzeztua
Mikel Laboa plaza, Usurbil

Zehaztasunak: "ibilbidearen helburua Usurbilen eta Andatza mendian 1936ko gerraren inguruan jazotako zenbait gertaerez–batik bat abuztu bukaera eta iraila erdialdera artekoak–informatzea, testuinguru historikoa azaltzea eta 2022-2023an egindako lan arkeologikoaren ostean berreskuratutako lubakiak erakustea da.
Bisitarien taldea era egokian kudeatzeko, parte hartzaileen kopurua mugatua izango da. Bisitariek 12. urtetik gora eduki eta mendian ibiltzeko gai izan beharko dute. Ez dira animaliak onartuko taldean".

Egitaraua:
9:00
Mikel Laboa plazan biltzeko hitzordua.
10:00-13:30 Ibilbide gidatu eta antzeztua Puelatik Andatza gainera. Parte hartzaileak: Intxorta 1937, Lubaki, Burdin Hezia Oroimenaren Museoa, Euzkadiko Frontea, Oroimen taldea, Usurbil 1936 elkartea eta herriko bolondresak. 
Gehienezko parte hartzaile kopurua: 80. 12 urtetik gorakoak. Animaliak ezin dira eraman.
Izen-ematea: aurrez, usurbilkultura.eus plataforman edo Potxoenean.
Antolatzailea: Usurbil 1936.