#A21

Datozen hauteskundeetarako mahaikideak hautatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 21a, 18:38

Hauteskundeetarako mahaikideak hautatu berri ditu Usurbilgo Udalak, gaurko ezohiko osoko bilkuran egindako zozketan. Une honetatik aurrera, aukeratuei egunotan helduko zaie jakinarazpena bizilekura udaltzainen eskutik.

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako lan egitea egokituko zaien 72 herrikideak hautatu ditu Usurbilgo Udalak. Ostegun arratsalde honetan egin duten ezohiko osoko bilkuran egin dute zozketa, herrikideak ausaz aukeratzen dituen aplikazio informatiko baten bidez. Zozketa eginda, udaltzainek egunotan jakinaraziko dute atez ate, nori egokituko zaion hilabete barru lan egitea, hautatuen bizilekuetara helaraziko dituzten jakinarazpenen bidez.

Une honetatik aurrera, apirilaren 21eko hauteskunde egunean mahaian egotea egokitu zaionari, adi data hauei:
-Martxoak 22-30: mahaiko kideen jakinaraztea eta jarraibideei buruzko gidaliburua entregatzea.
-Martxoak 23-apirilak 6: mahaiko kideek Eskualdeko Hauteskunde Batzordean mahaietako kide ez izateko alegazioak aurkezteko aukera.
-Martxoak 23-apirilak 11: Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak ebaztea, eta hala badagokio, ordezkapena jakinaraztea lehen ordezkoari.
-Apirilak 5-21: mahaikideek Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari jakinaraztea ezin direla kargua betetzera joan.
-Apirilak 21: hauteskunde eguna. 8:00etarako egon beharko du mahaikide bakoitzak dagokion hauteslekuan mahaien osaketarako. Aurrez, bilera deituko du Udalak mahaikideei beharrezko argibideak emateko.


8 mahai gehi bat
Guztira, zortzi mahai izango dira osatuko direnak datozen hauteskundeetan; hiru Udarregi ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, beste mahai bana Aginagako eskolan, Santueneko auzo elkartearen egoitzan edota Zubietako Lanbide Eskolan. Lehendakariak eta bi bokalek osatzen dute mahai bakoitza, eta kide bakoitzarentzat bi ordezko ere izendatzen dira. Guztira, honenbestez, 72 herrikide hautatuko dituzte apirilaren 21eko hauteskunde egunerako.

Hauei beste bederatzi erantsi behar Zubietan. Donostia aldean bizi diren zubietarrek botoa emateko bederatzigarren mahaia hango eskolan kokatuko dute. Kasu horretan, Donostiako Udalari dagokio mahai horretako kideak hautatzea. Zozketa gaur goizean egin dute Gipuzkoako hiriburuan. Emaitzak donostia.eus atarian kontsulta daitezke.

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

PASEO LEARRITZA DE 52 (ZUBIETA)



Posta bidezko boto eskaera
Posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik duzue apirilaren 11ra arte. "Euskadin bizi diren edo aldi baterako Estatuan edo atzerrian bizi diren pertsonek" eskatu ahalko dute Correoseko bulegoan edota online correos.es bidez. Eskaera egin ahala, apirilaren 1etik 14ra jasoko ditu eskatzaileak, modalitate horretan botoa emateko beharrezko dokumentu eta boto-paperak. Baliabideok jaso ahala, dokumentazioa eta botoa Correoseko bulegoan aurkezteko apirilaren 17ra arteko epea izango dute eskaera egin dutenek.

Atzerrian bizi direnak
Aldi baterako nahiz modu iraunkorrean atzerrian bizi direnek ere boto eskubidea bermatua izango dute, ohi bezala, apirilaren 21ean ere. Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, aldi baterako atzerrian bizi diren "pertsona horiek jada inskribatu daitezke “ez-egoiliar” gisa Kontsuletxeko Matrikula Erregistroan", martxoaren 23a baino lehen. Gero, "egoiliarrak posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia jaso dezake Kontsuletxean, edo Eusko Jaurlaritzaren https://euskadi.eus webgunetik, edo Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren webgunetik ere jaits dezake. Eskaera egin ondoren, Hautesle Erroldaren bulegoak posta ziurtatuaren bidez bidaliko ditu dokumentazioa eta boto-paperak, hautesleak ere posta ziurtatuaren bidez bidal ditzan Euskadiko bere hauteskunde-mahaira martxoaren 26tik apirilaren 17ra bitartean".

Modu iraunkorrean atzerrian bizi direnen kasuan, aldiz, Euskadiko hauteskundeetan lehenengo aldiz, eta LOREG lege organikoaren 75. artikulua aldatu izanaren ondorioz (boto erregutua), modu iraunkorrean atzerrian bizi diren eta CERA-AEHEn inskribatuta dauden pertsonek, automatikoki jasoko dute dokumentazioa etxean eskatu beharrik izan gabe", martxoaren 16tik 22ra, hilaren 27tik 31ra boto-paperak. Gero, Kontsuletxera helarazi beharko dute posta ziurtatuaren bidez edo Kontsuletxeko hautetsontzian sartu, apirilaren 13tik 18ra.