23. Korrika

[ZUZENEAN] Korrikaren azken goiza, agurra Baionan

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 23a, 08:08

Hamaika egunotan batutako indar eta babes uholdea Baionako kaleetan barreiatuko dute gaur milaka euskaltzaleek. Euskal Herrian barrena, eskuz esku ibili den lekuko barruko mezu sekretua ezagutuko dugu, baita haren egilea ere. Lapurdiko hiriburuan amaituko da 23. Korrika egun osoko jaialdiarekin.

Azken kilometroetan da une honetan 23. Korrika. Azken gaua igarota, azken aldiz esnatu da Euskal Herria euskararen alde lasterka. Gauerdia igarota, Orereta eta Oiartzunen ibili ostean, Bortzirietan sartu-atera azkarra egin du Korrikak Lesaka eta Beratik. Segidan, Lapurdin sartu da eta hantxe da goizaldeaz geroztik. Sara, Senpere, Arbona eta Biarritz inguruetara heltzekoa zen 8:00ak aldera. Baionaren bueltan egingo ditu eguerdira arteko azken kilometroak.

Izan ere, 12:30etan espero da iristea, Lapurdiko hiriburuko herriko etxera eta bertan egingo da azken ekitaldia. Hortxe ezagutuko da egunotan eskuz esku dabilen lekukoak daraman mezu sekretua. Haren egilea, lasterketaren azken metroetan ezagutuko da nor den. Izan ere, 23. Korrikako azken kilometroan lekukoa berak eramango du, AEK-koekin batera.

Mezu sekretua irakurri eta agurreko ekitaldiaren ostean, egun osoko jaialdia iragarri dute Baionan:

Martxoak 24, igandea
1-Naiz gunea, San Andres plaza:
13:45 Anje Duhalde
16:00 Xutik
18:15 Xiberoots
20:30 SFM

2-Mertatu gunea:
11:00 Kuxkuxtu
13:45 Ibil Bedi
15:30 Frikun
17:30 Bilabal

3-Etxepare Euskal Institutu Gunea: Xaho Kaia
Erakusketa: "Mundu bat Korrika!" erakusketa eta horma-irudia
13:30 Zikiroa
16:00 Pontx pailazoa

4-Patxa plaza:
14:00 Haira
15:30 Zetkin
17:30 TOC
19:15 Nakar
21:00 Kuma No Motor
22:45 AKTS

Karriketan
10:30 Patxi eta Konpainia Gambetta plazan
11:00 Kuxkuxtu Merkatu plazan
13:30 Topatopia batukada Patxa plazan
14:00 Ixtaklok Bar Basquen.
18:00 Patxaranga Zamain