Inoizko Korrika jendetsuena, igande eguerdian iritsi zen Baionako helmugara eta herriko etxearen atariko plazan ezagutarazi zuten mezua eta bere egilea. Garazi Arrula Ruiz Nafarroako itzultzaile, editore eta idazlearena da. Segidan duzue, azkeneko hamaika egunotan, Euskal Herrian barrena herriz herri, tartean Usurbildik eta eskuz esku, baita herri honetako hainbat kideren eskuetatik igaro den lekukoak barnean zeraman mezu sekretua.
Aldarri nagusi bat biltzen du edukiak eskaera moduan; "Kontingentzia planik ez: egiazko trantsizioa nahi dugu".
Honatx aipatu mezu hau bere osotasunean: