2024/04/28 12:00-13:30

Irteera

"Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua

"Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua
Sutegi, Usurbil

Ordua: 12:00-13:30.
Tokia: Sutegitik abiatuta.
Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Jose Luis Zumetaren murala ikusgarria eta txoriak, Remigio Mendibururen Udarregiri omenaldia eskultura, Irantzu Lekue, Judas Arrieta eta Axpiren muralak, ... gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan gutzi hauek. "Zumetaren Usurbil" erakusketarekin batera gertatuko denez bisita gidatua, herriko kaleetan ibili ondoren Sutegira bueltatuko gara, erakusketaren kokalekura. Bertan, Usoa Zumetak erakutsiko diren Jose Luis Zumetaren artelanak azalduko dizkigu".
Izen-ematea: 650usurbilbizi.eus
Oharra: gehienez, 14 lagunentzako tokia.
Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.