Urte hasieratik, hainba dinamika bideratzen ari da Aitzaga Kultur Elkartea. Izan ere, herri bilgune honek 30 urte beteko ditu ekainean eta ez dute urtemuga hau oharkapean pasatzen utzi nahi. Amebaren kontzertu akustikoa, barrikotea, ikastaro gastronomikoa, kultur elkarte honen ibilbidea oroitu zuen solasaldia, berriki Sutegin izandako “Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak” liburuari buruzko hitzaldia... datorrena girotzen hasteko lehenengo hitzorduak izan dira.
Hain zuzen, ekainaren 1erako egun osoko jaialdia iragarria du Aitzaga Kultur Elkarteak. Sarrerak eskuragarri dituzue aipatu herriko tabernan bertan edota usurbilkultura.eus plataforman. Bi txartel mota erosi ditzakezue; batetik, kontzerturako sarrerak, bestetik, herri bazkaritarako. Honatx, ekainaren 1eko ekimenen egitarauaren berri:
Aitzaga K.E.-k 30 urte
Ekainak 1, larunbata
Egun osoko jaialdia:
13:00 Ekitaldia.
13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Herri-bazkaria
18:00 Fanfarrikant Brass Band
19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin
22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.
*Afaltzeko aukera izango da.
Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman edota Aitzagan salgai.
Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.