Final handia igande honetan jokatuko dute Zarauzko Aritzbataldeko frontoian, eta gerturatzeko aukerarik ez duenak zuzenean EITBren bidez jarraitzeko aukera izango du telebistan zein webgunean.
Txapelketako kanporaketak martxoaren 10ean jokatu zituzten Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Maila ederra eta nagusitasuna erakutsi zituzten herritarrek eta final handian bi herritar ikusteko aukera izango da, esan bezala. Gurpildun aulkian usurbildarren finala izango da, eta adimen urritasuna dutenen finala ere jokatuko dute jarraian.