Usurbilen erroldatua egon edota Etumeta AEK euskaltegian matrikulatuak dauden 18 urtetik gorakoei zuzendua dago lehiaketa (adin hau izatea, lanak bidaltzeko unean).
Ezaugarriak:
• Ipuin laburrak izango dira, 650 hitz, gehienez.
• Times New Roman letran idatziak, 12 neurrian, espazio bikoitzarekin.
• Gai librean idatziko dira.
• Lanak aurrez argitaratu gabeak izango dira, baita lehiaketa batera bidali gabeak ere.
• Euskaraz idatziak behar dute.
Dokumentuak:
Bi dokumentu bidaliko dira inaki-d@aek.eus helbidera:
1. dokumentua: Ipuina bera, marka identifikagarririk gabe, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburua bera izango da: “IZENBURUA.PDF”.
2. dokumentua: parte hartzailearen datuak, hau da, izena, bi abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburuarekin berarekin identifikatuko da: “IZENBURUA.DATUAK.PDF”.
Epeak:
• Otsailak 12-apirilak 7: lanak bidaltzeko epea.
• Ekainak 5: sari banaketa. Bertan "egingo da irabazlea publiko, irabazleari emailez jakinaraziko zaio aurretiaz". Irabazle bakarra egongo da, "eta gehienez ere bi aipamen; bakoitzari diru saria eta oroigarria emango zaizkio. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake, merezitako lanik ez dagoela erabakiko balu". Parte hartzaile guztiak gonbidatuta egongo dira sari banaketara, eta oroigarri bana emango zaie.
Sariak:
• Txapelduna: 150 euroko saskia, Hurbilagoren eskutik.
• Aipamena: 70 euroko saskia, Hurbilagoren eskutik.
Epaimahaia:
• Etumeta AEK euskaltegiak hautaturiko hiru kideek osatuko dute. "Haien erabakia aldaezina izango da", ohartarazi dute antolatzaileek.
• Etumeta AEK arduratuko da epaimahaikideei lanak bidaltzeaz, identifika ez ditzaten, baita, epaia ebatzi ondoren, hura bere egilearen datuekin lotzeaz ere.
Oharrak:
• Ez da inolako pertsona zein kolektiboren aurkako eduki iraingarririk onartuko.
• Parte hartzaileek onartzen dute euren lanak argitaratu ahal izatea NOAUA! aldizkarian eta Etumeta AEKren sare sozialetan.
• Baldintza guztiak onartzea dakar parte hartzeak berak, lehen hau barne.
• Informazio gehiago: blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek