Ziortzaren udako kanpaldian izena emateko epea igande honetan itxiko da

Noaua Aldizkaria 2024ko apirilaren 1a

Peñaloscintoseko udako kanpaldira joan nahi duenak orain du aurrematrikula osatzeko garaia. Ziortza gazte elkarteak aditzera eman duenez, "hau aurre izen-emate bat baino ez da. Soilik kalkulu bat egiteko balio du. Dena den, izen-emate ofiziala galdetegi hau bete dutenek bakarrik egin ahal izango dute".

Hiru txanda:
  • DBH3-4: uztailak 4-13.
  • DBH2: uztailak 13-20.
  • DBH1: uztailak 20-27.

 

Izen-ematea:

Aurre izen-emateko epea zabalik da eta apirilaren 7an itxiko da. Galdetegi bat bete behar da eta bi aukera daude horretarako:

  • Ziortza Gazte Elkartearen sare sozialetan (esteka baliatuz edo QR kodea irakurrita. Azpiko irudian ere topatuko duzue QR kodea).
  • ziortzakanpaldia@gmail.com helbidera idatzita gurekin harremanetan jarriz.

 

Oharra:

Oharra: hau aurre izen-emate bat da eta, beraz, ez da izen-emate ofiziala; soilik kalkulu bat egiteko balio du. Dena den, izen-emate ofiziala soilik galdetegi hau bete dutenek egin ahal izango dute.