Usurbil K.E.-ko errifa zozketen zenbaki sarituak

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 4a, 08:11

Usurbil Kirol Elkarteak azken aldian eginiko zozketen emaitzen berri eman du. Horrekin batera, opor egun hauetako etenaldi osteko lehen neurketak iragarri ditu asteburu honetarako.

Usurbil Kirol Elkarteak azken aldian eginiko errifa zozketen berri eman du. Herrikideak galdezka dituztela eta, zenbaki sarituak honako hauek izan direla plazaratu du:
-Martxoko zenbaki sariduna: 1242.
-Calella Txapelketako zenbaki sariduna: 3054.

Bi neurketa
Eskubaloi taldeen bilgunetik, bestalde, aurreko asteko etenaldiaren ostean, bi partida iragarri dituzte asteburu honetarako Oiardo kiroldegian.

Apirilak 6, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil KE A-Urola
17:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil KE-Ereintza