2024/06/16 09:00

Kirola

4. Uxue Trail

4. Uxue Trail
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Ordua: 9:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: "Ekimen honen xedea, gogoan izan, "Phelan-McDermid Sindromea, edo 22q13 kromosomaren gabetzea, gure herriko Uxue txikiak duen gaixotasun arraroa" ezagutaraztea da eta haren ikerketarako laguntza biltzea. Horregatik, aurtengoan ere, "bai korrika bai dortsal solidarioaren bidez, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu" egin digute gonbita antolatzaileek". 
Lasterketa motak:
-Uxue Trail Luzea (20 kilometro): 25 euro.
-Uxue Trail Motza (11,5 kilometro): 15 euro.
-Uxue Paseoa (5,5 kilometro): 12 euro.
-Dortsal solidarioa (donazioa).
Oharra: oparien zozketa lasterketa amaieran, parte hartzaileen artean.
Izen-ematea eta informazio gehiago hemen: rockthesport.com
Phelan-McDermid sindromeari buruzko informazio gehiago hemen: 22q13.org.es
Izen-emateko epea:
ekainaren 14ko gaueko 22:00ak arte (egunean bertan, izen-ematea 5 euro garestiago).