Ziortzaren udako kanpaldirako aurre izen-emateko aukera igandera arte

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 5a, 08:47

Uztailerako Peñaloscintosen (Errioxa) antolaturiko kanpaldian aurre izen-emateko azken egunak dira honako hauek.

Ziortza udara begira da jada. "Uda antolatzen hasteko momentua iritsi da!", iragarri dute. Izan ere, uztailean Errioxako Peñaloscintosen antolatzen duen udako kanpaldirako aurre izen-emateko epea zabaldu zuen berriki. Horretarako, apirilaren 7ra arteko denbora tartea finkatu dute. Segidan duzuen gazte elkarteko argazkiko QR kodearen bidez bideratu daiteke aurre izen-ematea. Ohartarazi dutenez, "aurrerago egin beharko da izen-emate ofiziala". Eta, adi, "soilik, galdetegi hau bete dutenek egin ahal izango dute". Galdetegia segidan duzuen karteleko QR kodearen bidez eskura dezakezue.

Aurtengorako ere hiru txanda antolatu dituztela iragarri dute Ziortzakoek DBHko gazteentzat:
-Uztailak 4-13: DBH 3-4.
-Uztailak 13-20: DBH 2.
-Uztailak 20-27: DBH 1.