Jardunera itzulera larunbatean, zenbait kirol talderentzat

Noaua Aldizkaria 2024ko apirilaren 5a

Jai egunotako etenaldia larunbat honetan, apirilaren 6an amaituko da boleibol eta eskubaloi talde hainbatentzat. Zenbait neurketa iragarri dituzte Oiardo kiroldegian.

Boleibola kiroldegian
Apirilak 6, larunbata
12:00 Kadeteak, Euskadiko Koparako sailkatze fasea: Udarregi-Hernani


Eskubaloia kiroldegian
Apirilak 6, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil KE A-Urola
17:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil KE-Ereintza

Errifen zozketa:
-Martxoko zenbaki sariduna: 1242.
-Calella Txapelketako zenbaki sariduna: 3054.


4. Uxue Trail
Ez da asteburu honetan izango dugun kirol hitzorduetako bat, baina zabalik dute jada ekainaren 16ko mendi lasterketa solidarioaren laugarren ediziorako izen-ematea:
Eguna: ekainak 16, igandea.
Ordua: 9:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Lasterketa motak:
-Uxue Trail Luzea (20 kilometro): 25 euro.
-Uxue Trail Motza (11,5 kilometro): 15 euro.
-Uxue Paseoa (5,5 kilometro): 12 euro.
-Dortsal solidarioa (donazioa).
Oharra: oparien zozketa lasterketa amaieran, parte hartzaileen artean.
Izen-ematea eta informazio gehiago hemen: rockthesport.com
Phelan-McDermid sindromeari buruzko informazio gehiago hemen: 22q13.org.es
Izen-emateko epea:
ekainaren 14ko gaueko 22:00ak arte (egunean bertan, izen-ematea 5 euro garestiago).