Herri Kirolak bihar arratsaldean Urbilen

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 5a, 19:19

Urbilen Herri Kirolen erakustaldia antolatu dute biharko. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Julian Iantzik aurkeztuko du, Merkataritza Guneak antolatu ohi dituen kultur ekimenekin batera. 

Inaxio Perurena eta Udane Ostolaza arituko dira harrijasotzen eta Eneko Saralegi eta Oihana Fernandez de Barrena aizkoran. Arratsaldea Jon Ostolaza trikitilariak girotuko du eta Usurbilgo Dantza Taldea ere bertan izango da. Gainera, bertaratzen direnek Saizar sagardotegiko sagardoa dastatzeko aukera izango dute, publiko guztiarentzako erakustaldi tradizional honetaz gozatzen duten bitartean.