Herri kirol erakustaldia eta herriko dantzariak izan dira Urbilen

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 6a, 20:03

Herri kirol erakustaldia eskaini dute arratsaldean Urbilen. Julian Jantzik aurkeztutako saioan, harri jasotzea eta aizkora izan dira protagonista trikitixa doinu eta dantzak tarteko.

Inaxio Perurena eta Udane Ostolaza aritu dira harrijasotzen eta Eneko Saralegi eta Oihana Fernandez de Barrena aizkoran. Arratsaldea Jon Ostolaza trikitilariak girotu du eta Usurbilgo Dantza Taldeko bi kide ere bertan izan dira. Gainera, bertaratutakoek Saizar sagardotegiko sagardoa dastatzeko aukera izango dute, publikoak erakustaldi tradizionalaz gozatu duen bitartean.