Lan deialdia

NOAUA! K.E.-k publizitate arduraduna behar du

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 9a, 08:48

Lerrootan dituzue, NOAUA! Kultur Elkarteak plazaraturiko lan deialdiari buruzko xehetasunak.

Publizitate arduradun bila gabiltza NOAUA! Kultur Elkartean. Urtebeteko lan-kontratua eskaintzen du kultur elkarte honek urtebeterako, lanaldi erdiz. Epealdi hau luzagarria izan daiteke. Interesdunek apirilaren 26ra arteko epea izango dute curriculuma helarazteko.

Lerrootan dituzue lan-deialdi honi buruzko xehetasunak:

NOAUA! Kultur Elkartearen lan deialdia
Eskatzen dena:
-Kazetaritza, publizitate, ikus-entzunezko komunikazio edo marketin arloko ikasketak.
-Diseinu lanak egiteko ahalmena: InDesign, Adobe Photoshop, Canva...
-Harremanetarako dohainak.
-Publizitate kanpainak definitu eta diseinatzeko gaitasuna. 
-Euskararen goi mailako ezagutza. 

Kontuan izango dira:
-E-posta marketin-erako ezagutzak: MailChimp edo antzerako softwareak.
-Euskalgintza (hedabideak, euskal kultura...) sektorearen ezagutza.
-Berehala lanean hasteko prestutasuna. 
-Gidabaimena izatea.

Eskaintzen dena:
-Urtebeteko lan-kontratua, jardun erdikoa, epea luzatzeko aukerarekin.

Bidali curriculuma elkartea@noaua.eus helbidera, apirilaren 26a baino lehen, "Publizitate arduraduna" erreferentzia adieraziz.