NOR liburuaren solasaldirako gazteei zuzendutako proposamena

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 9a, 14:00

Liburutegian solasaldi bat prestatzen ari dira liburuzainak 12-14 urteko gazteentzat. Irati Goikoetxearen NOR liburua izango dute hizpide, eta Yolanda Arrietak zuzenduko du. Solasaldirako ez dute datarik aurreikusi, gazteekin adostu nahi baitituzte eguna eta ordua. 

Solasaldian interesa duenak apirilaren 20ra bitarteko tartea izango du liburuzainei eguna eta ordua proposatzeko eta proposamen horiei jarraiki jarriko dute solasaldirako hitzordua. Azpiko papertxoa bete eta entregatu egin beharko dute interesadunek.