12. Dantza Eguna

Orbeldiren dantza ziklorako prestatzen

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 10a, 10:41

Apirileko azkeneko bi asteburuak dantza batean joango zaizkigu Usurbilen.

Gerri buelta mugitzeko aroan murgiltzera doa herri hau, Orbeldi Dantza Taldekoen eskutik. Izan ere, apirileko azkeneko bi larunbatak mugimendu bizian joango zaizkigu herri honetan antolatu dituzten hitzorduekin; hasteko, hilaren 20rako 5. Dantzari Txiki Eguna iragarri dute. Gaztetxoenen kalejira eta emanaldia eguerdian, erromeria arratsaldean. Astebete beranduago, 12. Dantza Eguna segidan dituzuen hitzorduekin. Tartean, besteak beste, hilabeteotan herri mailan bideratzen joandako sorkuntza lan berria, "Borobil" izenekoa estreinatuko dute.

Bestalde. 12. Dantza Egunari begira kontuan hartzeko bi deialdi; batetik, zabalik da tranpaldo irekian izen-emateko epea. Bestetik, egun hau apirileko azken larunbata izango da. Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak kantu-jira antolatu ohi du. Egun horretan ere ez du hutsik egingo hitzordu honek, baina bira horren osterako kantu-bazkaria iragarri dute Orbeldi dantza taldekoekin lankidetzan, Askatasuna plazan. Otordurako txartelak aurrez eskuratu beharko dira Artzabalen.


Orbeldiren deialdiak
Apirilaren 20 arte
12. Dantza Eguneko tranpaldo irekian izen-emateko aukera orbeldi.udt@gmail.com helbidean edo Orbeldiren sare sozialetan.

Apirilak 20, larunbata
5. Dantzari Txiki Eguna
11:30 Kalejiraren hasiera udaletxetik.
13:00 Emanaldia frontoian.
14:00 Dantzarien bazkaria. 
16:30 Elizagoien Ahizpekin erromeria.

Apirilak 27, larunbata
12. Dantza Eguna
12:30 Tranpaldo irekia Olanoeneako plazan.
14:00 Kantu bazkaria Askatasuna plazan. Txartelak Artzabalen salgai.
17:00 Dantza kalejira.
18:30 Bamboo Dance erakustaldia Olanoeneako plazan.
22:00 BOROBIL ikuskizuna.
Jarraian, Bide Batez erromeria.

Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.