#A21

EHBilduren ekitaldia hauteskunde kanpaina erdibidera heldu den honetan

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 11a, 07:37

Ostiral honetako ekitaldian eta segidan egingo den herri argazkian parte hartzera deitu du Usurbilgo EHBilduk.

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begirako kanpaina erdibidera helduko den ostiral honetarako, hilaren 12rako ekitaldia deitu du EHBilduk, kanpaina abiatu berritan kartelak itsasteko eginiko biraren ostean. "Aldaketa da orain" kanpainarako koalizioak hautaturiko aldarripean, hiru zati izango ditu ostiral arratsaldeko 19:30etan Mikel Laboa plazan hasiko den hitzorduak. Batetik, hitza hartuko dute Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrieta Mesak eta baita datozen hauteskundeetarako EHBilduren Gipuzkoako hautagai-zerrendan hamabigarren postuan den Lasarte-Oriako herrikide Susana Sanz Huetek. 

Segidan, herri argazkia ateratzeko baliatuko dute ekitaldi hau eta jan-edana, ekitaldia borobiltzeko. "Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, garrantzitsua da. Emango dugun aldaketarako guztiok garrantzitsuak garelako! Ondoren, kanpainarako herri argazkia aterako dugu eta luntx batekin batekin amaituko dugu ekitaldia", iragarri du Usurbilgo EHBilduk.