Iñurri elkartekoen “Crisálida” liburuaren aurkezpena larunbatean

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 12a, 08:11

“Crisálida” liburua aurkeztuko du larunbatean, apirilak 13, 11:30etan Potxoenean, minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik diharduen Iñurri elkarteak. Jessica Menchero egilea bera bertan izango da.

Jessica Menchero fisioteraupeta madrildarrak genero-indarkeria eta minbizia pairatu zituen liburu bat argitaratu berri du bizipen horien gainean. Iñurri elkarteak lagunduta, liburuaren aurkezpena egingo dute larunbat honetan Potxoenean, eguerdiko 11:30ean.

Liburuaren deskribapen txiki bat egin beharko bazenu, zein izango litzateke?
Neure burua sendatzeko idatzitako eta laguntzeko argitaratutako liburua da. Nire bizipenak deskribatzen ditut, 30 urte besterik izan ez arren, xehetasunez kontatzen dut bikotekide ohi eta judoko entrenatzailearengandik jasan nuen tratu txar psikologikoa. Hura ni baino 19 urte zaharragoa zen. Infernu horretatik irten eta urtebetera minbizia diagnostikatu zidaten, 4 urtez borrokatu behar izan dudana. Zorionez, amaiera zoriontsua duen istorioa da. Hala eta guztiz ere, nire fisioterapia-klinika sortzea lotu nuen, eta oso pertsona zoriontsua naiz. Liburuarekin tratu txar psikologikoa ikusarazi nahi dut, horrela, halakorik jasaten ari diren pertsona askori lagundu ahal izateko. Azken batean, arazoak arazo, zoriontsu izan zaitezke.

Iñurrik liburuaren aurkezpena antolatu du. Nola jakin zenuen elkarte honen berri?
Kasualitatez aurkitu nuen sare sozial batean. Tratu txarrei eta minbiziari helduko zieten elkarte eta pertsonen bila nenbilen, nire liburuaren amaieran horiek guztiak agertuko ziren zerrenda bat jartzeko. 

Zure bizipen pertsonalek bultzatu zaituzte liburua idaztera?
Bai, nik liburua ez argitaratzeko ideiarekin hasi nuen. Lagun bati zerbait esaten diogunean edo mezu bat bidaltzen diogunean, ezer esaten ez badigu ere, hobeto sentitzen garelako pentsatu nuen idazten hastea. Nire kasuan, behintzat, idazteak bizitako guztia ateratzen eta burua lasaitzen laguntzen dit. Idatzi ahala, erabat ahaztuta neuzkan gauzak gogoratzen nituen, eta horiek dira, beste faktore batzuekin batera, gaixotu egiten zaituzten gauzak.

Zein harreman dute genero-indarkeriak eta minbiziak?
Biak gertaera traumatikoak dira, eta arrasto oso nabarmena uzten dute buruan. Nire kasuan, lehenengo genero-indarkeria jasan nuen, eta gero minbizia. Erasotzailearekin bizi izan nituen 5 urteak izugarriak izan ziren, eta depresio larri samar batean sartu nintzen. Depresio horretan laguntza profesionala eskatu eta botikak hartu behar izan nituen. Bost urte horietan, nire gorputzak estres handia jasan zuen. Ondo dakigunez, estresa ez da ona, eta are gutxiago hainbeste denboran. Kortisol maila altuak mota guztietako gaixotasunak agertzea errazten du, minbizia barne. Zaila da frogatzea, baina uste dut, nire kasuan, horrek sortu zidala minbizia. Somatizazioa existitzen da, eta uste baino eragin handiagoa du organismoan.

Coach zara eta genero-indarkerian aditua. Komunikabideek indarkeriaren aurpegirik 'atseginena' erakutsi nahi dute (aurpegi adeitsurik badu). Ikusarazi nahi diguten adina aurreratu al dugu?
Bene-benetan uste dut benetako istorio gehiago behar direla. Aurpegia eman diezaiekegun pertsonen istorioak, baita hitz egin eta gure zalantzak ager ditzakegun pertsonenak ere. Nire ustez, istorio horiek eta pertsona horiek dira benetan gizarte hau aldatzen laguntzen dutenak eta, batez ere, etorkizuneko belaunaldiei hezten laguntzen dietenak; izan ere, zenbait mekanismo eta jarrera daude, eta, hala ez diruditen arren, tratu txarrak dira, eta, beraz, ez ditugu jasan behar. Egia esan, ez ditut albisteak ikusten eta irakurtzen. Genero-indarkerian sartuago nagoenez, hori ikusarazten eta hezten diharduten emakumeei jarraitzen diet. Zerbait aurreratu dugula uste dut, baina, jakina, asko geratzen zaigu hobetzeko. Eta indarkeriak ez du aurpegi atseginik, minbizia arrosa ez den bezala.