Liburuaren hilabetea

Irakur-jolas txokoa gaur liburutegian

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 15a, 07:33

Liburuaren Hilabetearen baitan, irakur-jolas txokoa gaur Sutegi udal liburutegian.

Apirilaren 2ko Haur eta Gazte Liburuaren Egunaren eta hilaren 23ko Liburuaren Egunaren harira, hilabete berezia dute Sutegi udal liburutegian, nahiz bertatik NOAUA!ri gogorarazi dioten moduan, “egunero den Liburuaren Eguna. Liburuei atxikitako ekintzak eskaintzen jarraituko dugu apiriletik haratago ere”, iragarri dute. Honatx datozen deialdien berri:

Apirilak 15, astelehena
18:00
“Irakur-jolas txokoa, 6-8 urte arteko haurren eta haien gurasoei zuzendua.
“Liburuak eta irakurketa partekatzeko ideiak eta baliabideak eskainiko dira”.

Apirilak 23, asteartea
19:00
Xabier Mendigurenen “Oso latza izan da” kronika liburu literarioari buruzko solasaldia egilearekin berarekin.
Oharra: liburuak eskuragarri Sutegin.

Apirilak 30, asteartea
18:00
Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren “Gutunak birramonari” liburuaren aurkezpen-tailerra 8-10 urte arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat.

Proposamena
Aipatu ekitaldiez gain, Irati Goikoetxearen “Nor” liburua mintzagai izango duen solasaldia antolatu nahi dute 12-14 urte arteko gazteentzat, Yolanda Arrieta bidelagun izango duena. Gazteokin adostu nahi dute eguna eta ordua. “Beraz, solasaldian parte hartu nahi duena, etor bedi Sutegi Liburutegira, eta bertan emango diogu argibide gehiago”, egin dute gonbita Sutegitik.

Izen-ematea: Sutegi udal liburutegian.
Oharra: plaza mugatuak.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.