NOAUA! K.E.-ren lan deialdietan parte hartzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 18a, 10:26

Udaleku irekietarako hezitzaile eta zuzendarien lan-poltsa deialdian eta publizitate arduradunaren lan deialdian parte hartzeko aukera duzue. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Udaleku irekietarako hezitzaile eta zuzendarien lan-poltsa deialdia
Parte hartu nahi dutenentzako izen-ematea apirilaren 19tik 29ra bideratu beharko den arren, NOAUA! Kultur Elkarteak uztailera begirako Udajolasi lotutako prestaketa lanak abian ditu. Udaleku irekiotan hezitzaile nahiz zuzendari gisa aritu nahi dutenen lan-poltsa osatu asmo du kultur elkarte honek. 

Interesdunei begira, kontuan hartu beharreko zenbait ohar segidan. Batetik, begirale edo zuzendari titulua izatea lehenetsiko da, baita EGA izatea eta Usurbilgo herrikidea izatea ere. Lan-poltsa deialdian parte hartu nahi dutenek curriculumarekin batera sexu delituei lotutako ziurtagiri eguneratura bidali beharko da maiatzaren 10a baino lehen, bideotatik:
elkartea@noaua.eus
Bordaberri 3, behea, Usurbil 20.170


Publizitate arduradunaren bila
Publizitate arduradun bila gabiltza NOAUA! Kultur Elkartean. Urtebeteko lan-kontratua eskaintzen du kultur elkarte honek urtebeterako, lanaldi erdiz. Epealdi hau luzagarria izan daiteke. Interesdunek apirilaren 26ra arteko epea izango dute curriculuma helarazteko. Lerrootan dituzue lan-deialdi honi buruzko xehetasunak:

NOAUA! Kultur Elkartearen lan deialdia
Eskatzen dena:
-Kazetaritza, publizitate, ikus-entzunezko komunikazio edo marketin arloko ikasketak.
-Diseinu lanak egiteko ahalmena: InDesign, Adobe Photoshop, Canva...
-Harremanetarako dohainak.
-Publizitate kanpainak definitu eta diseinatzeko gaitasuna. 
-Euskararen goi mailako ezagutza. 

Kontuan izango dira:
-E-posta marketin-erako ezagutzak: MailChimp edo antzerako softwareak.
-Euskalgintza (hedabideak, euskal kultura...) sektorearen ezagutza.
-Berehala lanean hasteko prestutasuna. 
-Gidabaimena izatea.

Eskaintzen dena:
-Urtebeteko lan-kontratua, jardun erdikoa, epea luzatzeko aukerarekin.

Bidali curriculuma elkartea@noaua.eus helbidera, apirilaren 26a baino lehen, "Publizitate arduraduna" erreferentzia adieraziz.