Langabetu kopurua handitu zen martxoan

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 17a, 10:40

Zortzi langabetu gehiago zenbatu zituzten martxoan Usurbilen.

Orohar, gehitu egin da langabetu kopurua martxoan. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, zortzi langabetu gehiago zenbatu zituzten Usurbilen joan den hilabetean (203 otsailean, 211 martxoan), 63 langabetu gehiago Buruntzaldean (2.856 otsailean, 2.919 martxoan) eta 534 langabetu gehiago Gipuzkoan (29.165 otsailean, 29.699 martxoan). 

Usurbilgo datuetara itzulita, 82 gizonezko langabetu zituen Usurbilek otsailean, 85 martxoan. Askoz emakume langabetu gehiago zituen udalerri honek, bestalde, otsailean; 121. Martxoan, are gehiago; 126. 

Kontratazio datuei dagokienean, koxka bat murriztu da martxoan udalerri honetan erregistraturiko kontratu kopurua; 240 izan ziren otsailean, lau gutxiago, 236 martxoan. Ohi bezala, kontratu gehienak, 182 aldi baterako hitzartu ziren. Emakumezko langabetu gehiago izan arren, gizonezko gehiago kontratatu zituzten martxoan, Estatuko Enplegu Zerbitzuak plazaraturiko azken datuon arabera:

2024ko martxoa
Usurbil: 211.     Buruntzaldea: 2.919.    Gipuzkoa: 29.699.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 85.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 20.
45 urtetik gora: 59.
 

Emakumezkoak: 126.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 54.
45 urtetik gora: 62. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 29.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 148.
Aldez aurreko lanik gabe: 22.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 632.
Astigarraga: 241.
Hernani: 862.
Lasarte-Oria: 764.
Urnieta: 209.
Usurbil: 211.
Guztira: 2.919. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.699.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 236.
Aldi baterakoak: 182 (101 gizonezko, 81 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 37 industrian, <5 eraikuntzan eta 194 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 125-130 kontratu artean gizonezkoenak , 106-111 kontratu artean emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 236.
Astigarraga: 291.
Hernani: 497.
Lasarte-Oria: 329.
Urnieta: 169.
Usurbil: 236.
Guztira: 1.758.

Gipuzkoa: 16.878.

2024ko otsaileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.