Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak igande honetan egingo dira eta alderdi ezberdinetako ordezkariak elkarrizketatu ditu Goienak, Debagoieneko komunikazio taldeak. VOXi izan ezik, gainerako alderdi guztiei egin zitzaien bideo-elkarrizketa bat egiteko gonbitea eta Alderdi Popularra izan zen elkarrizketa egiteko aukerari uko egin zion bakarra. Goienaren eskuzabaltasuna aprobetxatuz, gurera ekarri ditugu hauteskundeen harira eginiko elkarrizketak.
Txomin Madina kazetariak Denis Itxasorekin izandako solasaldia ikusgai duzue ondoko bideoan.