#A21

Pello Otxandiano: "EAEn nabarmena da indarrean dauden koalizio gobernuek ez dutela gehiagorako ematen"

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 18a, 10:01

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak dio igandeko hauteskundeetako emaitzen ondoren Eusko Legebiltzarra "nabarmenki abertzalea" izango dela. "Inoizko abertzaleena, ziurrenik, eta izango dela gehiengo osoz, ezkerrekoa edo ezker joerakoa".

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak igande honetan egingo dira eta Goienak, Debagoieneko komunikazio taldeak, alderdi ezberdinetako ordezkariak elkarrizketatu ditu. VOXi izan ezik, gainerako alderdi guztiei egin zitzaien bideo-elkarrizketa bat egiteko gonbitea eta Alderdi Popularra izan zen elkarrizketa egiteko aukerari uko egin zion bakarra. Goienaren eskuzabaltasuna aprobetxatuz, gurera ekarri ditugu hauteskundeen harira eginiko elkarrizketak.

Txomin Madina kazetariak Pello Otxandianorekin izandako solasaldia ikusgai duzue ondoko bideoan.