Asteburu erabakigarria infantilen eskubaloi taldeentzat

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 18a, 16:48

Usurbil K.E.-ren infantil mutilen eskubaloi taldeak Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko du larunbatean Zarautzen. Biharamunean, infantil nesken beste bi finalerdi jokatuko dira Oiardo kiroldegian. Hitzorduotan, ordea, ez da herri ordezkaritzarik izango.

2023-24 denboraldiko azken txanpara hurbiltzen goazen neurrian, txapelketen azken faseetara hurbiltzen doaz baita taldeak. Usurbil K.E.-ren infantilen kasua da haietako bat. Izan ere, aipatu moduan, asteburu erabakigarria datorkie infantil mutilei. Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko dute larunbat goizean Zarauzko Aritzbatalden. Taldea animatzera joateko deia egin dute Usurbil K.E.-etik.

Biharamunean, Gipuzkoako txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte infantil neskek. Bi norgehiagoka jokatuko dira Oiardo kiroldegian, nahiz herriko talderik ez den izango lehiakideen artean.

Segidan duzue, asteburuan izango diren kirol hitzordu hauen eta gainerakoen agenda:

Asteburuko kirol hitzorduen agenda
Pilota 
Apirilak 19, ostirala
17:45 Usurbilgo frontoian:
-Infantil 3. Mailan, binaka: Pagazpe-Soraluze
-Infantil 2. Mailan, binaka: Pagazpe vs Tolosa 2
-Kadete 1. Mailan, 4 1/2 Udaberri txapelketa: Pagazpe (Errasti) -Gazteleku

Apirilak 21, igandea
12:30 Kadete 1. Mailan, 4 1/2 Udaberri txapelketa: Pagazpe (Pagola)-Azkoiti


Eskubaloia kiroldegian
Apirilak 20, larunbata
Oiardo kiroldegian:
15:30
Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Zurizuri Group Legazpi
17:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil KE -Romo Eskubaloia
Herritik kanpo:
10:00 Infantil mutilen Gipuzkoako finalerdia, Zarauzko Aritzbatalden: Usurbil K.E.-Bidasoa

Apirilak 21, igandea
10:00 Infantil nesken Gipuzkoako finalerdiak: Mail Boxes Zarautz-Saieko
11:30 Infantil nesken Gipuzkoako finalerdiak: Otezuri Taberna Pulpo EK-Boga Boga Orio Eragin

Apirilak 28, igandea
12:00-13:15 Benjaminen eta alebinen entrenamendua (11:50ean kiroldegi atarian biltzeko deia).

Futbola Haranen
Apirilak 20, larunbata
Haranen:
9:00
Infantil neskak: Usurbil FT-Añorga KKE B
10:30 Infantil mutilak: Usurbil FT-Arrupe Chaminade
12:00 Kadete mutilak A: Usurbil FT-Mariño CD B
15:30 Erregionalak: Usurbil FT-Antigua Luberri
17:45 Jubenil preferenteak: Usurbil FT-Ekintza KE

Haranetik kanpo:
10:00
Infantil mutilak, Herreran: Martutene KE-Usurbil FT B
11:00 Kadete neskak, Segurako Alustizan: Aizkorri FT-Usurbil FT
12:55 Kadete mutilak, Lasarteko Michelinen: Ostadar SKT C-Usurbil FT B

Apirilak 21, igandea
Haranen:

10:00-12:00 Futbol eskola
12:00 Kadete neskak B: Usurbil FT B-Hernani CD
15:30 Jubenilak B: Usurbil FT B-Amara Berri KE
17:45 Preferenteak: Usurbil FT-Orioko FT