#A21

Andeka Larrea: "Gure helburu politiko nagusia da zerbitzu publikoak berreskuratu eta indartzea"

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 19a, 07:02

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza izango duten ziurtasuna dauka Andeka Larreak, Sumarreko Gipuzkoako zerrendaburuak. Eta gehiengo absoluturik ez badago prest daude proposamenak eta legeak negoziatzeko; hala ere, "politika kontserbadoreak" egiten dituztenekin ez dute inolako akordiorik izango, "ez badago aldaketa nabaririk politiketan".

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak igande honetan egingo dira eta Goienak, Debagoieneko komunikazio taldeak, alderdi ezberdinetako ordezkariak elkarrizketatu ditu. VOXi izan ezik, gainerako alderdi guztiei egin zitzaien bideo-elkarrizketa bat egiteko gonbitea eta Alderdi Popularra izan zen elkarrizketa egiteko aukerari uko egin zion bakarra. Goienaren eskuzabaltasuna aprobetxatuz, gurera ekarri ditugu hauteskundeen harira eginiko elkarrizketak.

Txomin Madina kazetariak Andeka Larrearekin izandako solasaldia ikusgai duzue ondoko bideoan.