Antzezlanen arratsaldea gaur Sutegin, Gure Pakeakoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 19a, 07:44

Lau antzezlan antolatu dituzte ostiral arratsalde honetarako Sutegin.

Lau antzezlan antolatu ditu Gure Pakea Elkarteak apirila-ren 19an, arratsaldeko 18:30ean Sutegiko auditorioan. Hona-ko hauek: 'La fablilla del sec-reto bien guardado', 'El Oso', 'Cuando las mujeres juegan al mus' eta 'Sinceridad'.

Azaroko topaketen ondotik
Udazken partean ere antzerki topaketak antolatu zituen Gure Pakeak kultur-etxeko auditorioan. Gipuzkoa mailako jubilatu eta pentsiodunen elkartearen eskutik, azaroan antzezle taldeen topaleku izan zen Sutegi.

"Monty Phyton-en esketxik onenak" antzeztu zituzten Hondarribiko jubilatu eta pentsiodunen elkartekoek. "Irribarreak eta barreak" izeneko emanaldia eskaini zuten Eibarkoek. Zumarragako eta Donostiako taldeek ere emanaldi bana eskaini zuten.