5. Dantzari Txiki Eguna larunbatean

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 19a, 07:18

5. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da larunbatean, 12. Dantza Eguna hilaren 27an. Apirilaren 27ko hitzorduen artean, tranpaldo irekia antolatu du Orbeldik. Oraingoan, dantzaz gain, bestelako arte diziplinak jendartean partekatzeko aukera eskainiko du Orbeldik. Izen-emateko azken egunak dituzue.

Dantza giro betean murgiltzera goaz Orbeldikoen eskutik. Apirilaren 27rako iragarria duen 12. Dantza Egunaren aurretik, 5. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute larunbatean, kalejira, emanaldi eta erromeriarekin larunbat honetan bertan, apirilaren 20an.

Tranpaldo irekirako izen-ematea
Adi, halere, 12. Dantza Egunari begirako oharrei. Batetik, kantu-bazkaria antolatu dute Orbeldik eta Kantu Taldeak apirilaren 27rako. Txartelak aurrez Artzabalen izango dituzue salgai. Bestalde, laugarren urtez segidan tranpaldo irekia antolatu dute dantza taldekoek, berrikuntzekin ordea. Izan ere, aurreko edizioetan, dantzan oinarrituriko koreografiak eskaini zituztenek baino ezin zuten parte hartu ekimen honetan. Oraingo honetan, aldiz, "dantzatik haratago joan nahi du, eta kultur adierazpide guztientzako eszenatoki bilakatuko da. Dantzari, abeslari, musikari, antzezle... guztiontzat irekia dago Tranpaldoa! Bakarlari eta taldeentzat! Jakin oholtzak ez duela adin mugarik!", gogorarazi dute Orbelditik.

Parte hartzaileek izen-emateko azken egunak dituzte honako hauek, larunbat hau, apirilaren 20a, azken eguna. Izen-emateko galdetegi hau bete behar da: https://docs.google.com/forms/d/1GWOLHRPJYHhTE1BBfr45F3m5a70qX7NNyMQVesDkVik/viewform?edit_requested=true

Orbeldiren deialdiak
Apirilaren 20 arte
12. Dantza Eguneko tranpaldo irekian izen-emateko aukera orbeldi.udt@gmail.com helbidean edo Orbeldiren sare sozialetan.

Apirilak 20, larunbata
5. Dantzari Txiki Eguna
11:30 Kalejiraren hasiera udaletxetik.
13:00 Emanaldia frontoian.
14:00 Dantzarien bazkaria. 
16:30 Elizagoien Ahizpekin erromeria.

Apirilak 27, larunbata
12. Dantza Eguna
12:30 Tranpaldo irekia Olanoeneako plazan.
14:00 Kantu bazkaria Askatasuna plazan. Txartelak Artzabalen salgai.
17:00 Dantza kalejira.
18:30 Bamboo Dance erakustaldia Olanoeneako plazan.
22:00 BOROBIL ikuskizuna.
Jarraian, Bide Batez erromeria.

Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.