#A21

Kanpainaren amaiera gaur, bozkatzeko eguna etzi

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 19a, 08:55

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango ditugu igandean. Goizeko 9:00etan hasi eta 20:00ak arte izango dira zabalik.

Gaurkoa herritarren atxikimendua jaso eta haien botoa eskatzeko azken eguna dute eragile politikoek. Amaitzear da apirilaren 5az geroztik abian izan den bi asteotako hauteskunde kanpaina. Gauerdian itxiko da tarte hau. Larunbata, ohi bezala, hausnarketarako eguna izango da eta etzi, apirilaren 21a, Eusko Legebiltzar berria osatzeko hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango dute boto eskubidea duten herrikideek, posta bidez bozkatu dutenek izan ezik. Modalitate horretan parte hartzeko epea ostegun honetan itxi dute. 

Gipuzkoako ordezkaritza jokoan
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ordezkatzen dituen Eusko Legebiltzarra berrituko da apirilaren 21eko hauteskundeetako emaitzetatik. 75 legebiltzarkideez osaturikoa da erakunde hori. Ordezkari kopuru bera du lurralde bakoitzak Gasteizko parlamentuan. Honenbestez, 25 legebiltzarkideek ordezkatuko dute Gipuzkoa eta hauek hautatzen laguntzeko aukera izango dute usurbildarrek hilaren 21ean.

Hamaika izango dira Gipuzkoan lehiatuko diren hautagai-zerrendak eta hamaika, honenbestez, usurbildarrek aukeran izango dituztenak: Euskal Herria Bildu, EAJ, PSE-EE (PSOE), PP, Elkarrekin Podemos-Alianza Verde, PUM+J, Aulki Zuriak, VOX, PACMA, IZAN eta SUMAR.

Hauteslekuak
Norbera non dagoen erroldatua, horren arabera, hautesleku batean edo bestean egokituko zaio botoa ematea igande honetan, apirilaren 21ean. Goizeko 9:00etan irekiko dituzte guneok eta arratsaldeko 20:00ak arte izango dira zabalik, tokiotan; hiru mahai Udarregi ikastolan, beste bi Kalezarko haur eskolan eta mahai bana Aginagako eskolan, Santuenea elkartearen egoitzan eta Zubietan, Lanbide Eskolan. Zubietan bertan, Donosti aldean bizi direnek eskolara jo beharko dute botoa ematera.

Mahaietan lan egitea egokitu zaien titularrek eta haien ordezkoek goizeko 8:00etan egon beharko dute dagokien hauteslekuan, mahaia osatzeko lanei ekiteko. 72 izan ziren Usurbilgo hauteslekuok osatzeko zozketa bidez martxoan Udalak eginiko zozketan aukeraturikoak; haietatik, ordea, 24 izango dira lan egingo dutenak igandean.

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

PASEO LEARRITZA DE 52 (ZUBIETA)


Deialdiak eta jarraipena
Igandeko hauteslekuen irekiera, eguneko parte hartze datuen nahiz gau partean plazaratuko diren emaitzen berri emango dizuegu atari honetan bertan.