"Gipuzkoako Organoak Plazara" zikloko kontzertuetako bat igandean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 20a, 08:00

Aurreko edizioen antzera, ziklo honetako kontzertuetako bat Usurbilen egingo da igande honetan bertan, apirilaren 21ean.

Gipuzkoako organo ondarea ezagutarazteko eta “organo errepertorioa jendeari hurbiltzeko” Gipuzkoako Organoak Plazara zikloaren zazpigarren edizioa antolatu dute Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak apirilaren 12tik 21era. “Aurten zikloak aurkezten duen kartela bere kalitate eta tamainagatik  Europako organo jaialdi handien neurrikoa da”, nabarmendu dute antolatzaileek.

Irunen, Ataunen, Azkoitian, Deban, Donostian, Zumaian eta Usurbilen iragarri dituzte ziklo honen baitako kontzertuak. Usurbilgoa izango da azkeneko saioa, apirilaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan Salbatore Elizan. Thierry Escaichen kontzertuaz gozatu ahalko da. “Frantziako inprobisasioaren erakusle nagusia den Thierry Escaich organista ospetsuak bi inprobisazioen arteko programa aurkeztuko du Usurbilgo San Salvador elizan, 2024ko Organoak Plazarako azken errezitaldia ireki eta ixteko”. Salbatore elizarekin eta Usurbilgo Udalarekin lankidetzan egingo da ekitaldi hau.