#A21

%30,55eko parte hartzea, 13:00ak arte

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 21a, 14:19

%30,55eko parte hartzea sustatu dute Eusko Legebiltzarreko hauteskundeok Usurbilen, arratsaldeko 13:00ak arte, Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman berri dituen lehen datuen arabera.

Arratsaldeko 14:00ak jota, ezagutzera eman berri dute Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskunde egun honetako lehen datu erreala, 13:00ak arteko parte hartze datua. Usurbilen, %30,55eko parte hartzea erakarri dute hauteskundeok. Eskualdeko, Gipuzkoako eta gaurkoan hauteskunde eguna duten hiru lurraldeetako bataz bestekoa gainditu du udalerri honek.

Adi, aldaketa nabarmen bat dago datu honetan. Izan ere, aurreko hauteskundeetan baino ordubete beranduago eskaini da oraingoan, goiz parteko parte hartze datua. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, "ez da egongo konparaketa daturik aurreko" deialdiekin, "parte hartze datuak jasotzeko orduak ez baitatoz bat" eta.

2020ko murrizketa
Halere, gogora ditzagun aurreko bi deialdietako behin-betiko parte hartze datuak zeintzuk izan ziren. Covid19ak eragindako osasun krisialdi betean, salbuespenezko egoera hartan egin ziren azkenekoz, 2020ko uztailean, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeok. Orduko hartan, %57,98ko parte hartzea sustatu zuten hauteskundeok, %42,02ko abstentzioa.

Duela zortzi urteko datuetara joz gero, 2016ko irailean ospatu ziren EAE-ko hauteskundeotan, %63,64ko parte hartzea izan zuten, %36,36ko abstentzioa. Bistan denez, ia sei puntu murritu zen parte hartzea 2016tik 2020ko hauteskundeetara. Ikusteke, beraz, gaurkoan zer gertatuko den.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Parte hartzea Usurbilen
Ehunekoa
14:00 %30,55
19:00  
20:00  

 

Parte hartzea eskualdean 14:00 19:00 20:00
Andoain %28,85    
Astigarraga %26,60    
Hernani %29,15    
Lasarte-Oria %28,47    
Urnieta %24,17    
Usurbil %30,55    

 

Parte hartze datu orokorrak 14:00 19:00 20:00
Gipuzkoa %30,2    
Bizkaia %27,43    
Araba %25,93    
EAE %28,05