Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman berri du, Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskunde egun honetako bigarren parte hartze datua, arratsaldeko 18:00ak artekoa. Ordura arte, deialdi honetan bozka eskubidea zuten usurbildarren %52,67ak eman du botoa. Datu honek, eguerdikoa (%30,2) ia bikoiztu egin du. Eskualdean, Gipuzkoan eta EAE mailan ere hogei bat puntu egin du gora parte hartzeak 13:00-18:00 artean.
Aldea handitu da
Eusko Jaurlaritzak 14:00etan emandako eguneko lehen parte hartze datuetan, eskualdeko, Gipuzkoako eta EAE-ko bataz besteko parte hartze datua gainditua zuen Usurbilek. Tarte hori handiagotu egin da, parte hartze datuok 19:00etan eguneratu dituztenean. Eskualdeari dagokionean, eguerdian Usurbilgo parte hartze datutik (%30,55) hurbilen Hernani zuen puntu bete pasatxora, %29,15eko parte hartzearekin. 18:00etan ere bai, Hernani zuen gertuen, baina ia hiru puntuko aldea atera dio Usurbilek. Eskualdean 18:00etan parte hartze baxuena zuen eskualdeko udalerria Urnieta zen, %44,54ko parte hartzearekin.
Usurbilgo eta Gipuzkoako parte hartze datuak alderatuz gero, eguerditik arratsaldera hazi egin da zertxobait baita aldea; %30,55etik %52,67ra Usurbilen, %30,2tik %50,73ra Gipuzkoan. Ia bi puntuko aldea atera dio udalerri honek Gipuzkoari.
EAE-ko bataz bestekoa ere gainditu du Usurbilgo parte hartze datuak. 18:00etan %51,03koa zen hiru lurraldeetan, %52,67koa Usurbilen.
Igande gau honetan ezaguturaziko dituzte, behin betiko parte hartze datuak.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Parte hartzea Usurbilen |
Ehunekoa |
14:00 | %30,55 |
19:00 | %52,67 |
20:00 |
Parte hartzea eskualdean | 14:00 | 19:00 | 20:00 |
Andoain | %28,85 | %47,33 | |
Astigarraga | %26,60 | %46,21 | |
Hernani | %29,15 | %49,73 | |
Lasarte-Oria | %28,47 | %47,75 | |
Urnieta | %24,17 | %44,54 | |
Usurbil | %30,55 | %52,67 |
Parte hartze datu orokorrak | 14:00 | 19:00 | 20:00 |
Gipuzkoa | %30,2 | %50,73 | |
Bizkaia | %27,43 | %51,87 | |
Araba | %25,93 | %48,73 | |
EAE | %28,05 | %51,03 |