#A21

Hauteslekuak itxi eta botoen zenbaketa hasita, laster lehen datuak

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 21a, 20:11

Beranduenez 21:00ak alderako espero dira behin-behineko lehen datuak.

20:00etan amaitu da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeotan botoa emateko epea. Goizeko 9:00etan ireki dituzten hauteslekuetan une horretan ekin diote botoen zenbaketari. Laster espero dira, lehenenengo behin-behineko datuak, 21:00ak alderako.

Botoen zenbaketa %100a izan arteko bilakaera ezagutuko dugu segidan. Aurreikuspenen arabera, beranduenez 22:30ak alderako izan ditzakegu behin-betiko datuak. Gogoan izan, Usurbilgo emaitzek Gipuzkoak Eusko Legebiltzarrean izango duen herri ordezkaritza definitzen lagunduko dute. 75 legebiltzarkideetatik herena, 25 dagozkio herrialde honi.

Datozen lau urteetarako Eusko Legebiltzarraren osaera dago jokoan, baita Eusko Jaurlaritza berriarena ere.

Parte hartze datuen alderaketa
Botoen zenbaketaren emaitzekin batera, behin-betiko parte hartze datuak ere plazaratuko dituzte. Orduan alderatu ahalko ditugu datuok aurreko hauteskundeekin. Izan ere, aurreko deialdietan baino ordubete beranduago ezagutarazi ditu Eusko Jaurlaritzak bai eguerdiko zein arratsaldeko parte hartze datuak eta honenbestez, Gasteiztik ohartarazi duten moduan, ez dituzte ez 2020 edota 2016ko aurreko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan plazaratzen joandako parte hartze datuekin alderatu nahi izan, ordutegiak ez zetozelako bat.