Duela lau urte galdutako parte hartze kuota berreskuratu du Usurbilek igande honetako, apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeotan. Izan ere, 2020ko uztailean egin ziren Gasteizko parlamentua berritzeko azken bozketa egunean %57,98ko parte hartzea sustatu zuen. Gogoan izan, covid19ak eragindako osasun krisialdi betean egin ziren hauteskunde haiek, salbuespenezko testuinguru betean honenbestez.
2016ko urriko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan, %63,64ko parte hartze datua erregistratu zen Usurbilen, gaurko bera. Honenbestez, aipaturikoa; 2020ko uztailean galdutako parte hartze ehunekoa berreskuratu du gaurkoan udalerri honek.
Usurbil gainerako eremuekin alderatuz gero, egunean zehar izandako joera berretsi dute behin-betiko datuek. Udalerri honetako parte hartze ehunekoa, Beterri-Buruntzako gainerako udalerriena, Gipuzkoakoa eta oro har, hiru lurraldeetakoa baino handiagoa izan da.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
| Parte hartzea Usurbilen |
Ehunekoa |
| 14:00 | %30,55 |
| 19:00 | %52,67 |
| 20:00 | %63,64 |
| Hauteskunde egunak | Parte hartzea |
| 2024/4/21 | %63,64 |
| 2020/7/13 | %57,98 |
| 2016/9/25 | %63,64 |
| 2012/10/21 | %68,52 |
| Parte hartzea eskualdean | 14:00 | 19:00 | 20:00 |
| Andoain | %28,85 | %47,33 | %58,01 |
| Astigarraga | %26,60 | %46,21 | %61,03 |
| Hernani | %29,15 | %49,73 | %60,34 |
| Lasarte-Oria | %28,47 | %47,75 | %58,72 |
| Urnieta | %24,17 | %44,54 | %56,34 |
| Usurbil | %30,55 | %52,67 | %63,64 |
| Parte hartze datu orokorrak | 14:00 | 19:00 | 20:00 |
| Gipuzkoa | %30,2 | %50,73 | %61,71 |
| Bizkaia | %27,43 | %51,87 | %63,41 |
| Araba | %25,93 | %48,73 | %61,11 |
| EAE | %28,05 | %51,03 | %62,52 |