#A21

Gipuzkoako legebiltzarkideen ia erdia EHBilduk eskuratu ditu

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 21a, 21:33

Gipuzkoan jokoan ziren Eusko Legebiltzarreko 25 eserlekuetatik ia erdia, 11 eskuratu ditu EHBilduk botoen %100 zenbatuta. Bederatzi EAJ-k, hiru PSEk eta bakarra PP-k. Elkarrekin Podemosek orain arte zuen ordezkaritza erabat galdu du.

Eusko Legebiltzar berria osatzeko igande honetan, apirilaren 21ean egin diren hauteskundeetan Usurbilen izandako emaitzak, bereziki Gipuzkoan kokatu beharrak daude. Izan ere, herrialde honetan lehiatu diren hautagai-zerrendetako bat aukera zezaketen usurbildarrek. Usurbilen nahiz Gipuzkoako gainerako udalerrietan izandako hautaketa horren emaitzek erabaki dute herrialde honek datorren legealdi berrian Gasteizko parlamentuan izango duen ordezkaritza.

Gogoan izan, 75 legebiltzarkideez osaturikoa da Eusko Legebiltzarra. Bizkaiak eta Arabak adina ordezkaritza du Gipuzkoak, 25 legebiltzarkide. Horregatik dakarkigu lerrootara, zer nolako ordezkaritza izango duen Gipuzkoak datozen urteotan Gasteizen.

EHBildu nagusitu da Gipuzkoan, 25etik 11 legebiltzarkide eskuratu ditu. Bi gutxiago EAJ-k, guztira bederatzi. PSE-k lau eta azkenik, PP-k bakarra. Gaurko deialdira aurkeztu diren gainerako zazpi eragile politikoek ez dute ordezkaritzarik eskuratu Gipuzkoan.

Gorabeherak
2020ko datuekin alderatuta, bi legebiltzarkide gehiago eskuratu ditu EHBilduk, bat galdu du EAJk eta beste bat irabazi du PSE-k. PP-k azken lau urteotan zuen legebiltzarkideari eutsi dio. Aipatzekoa, orain arte Elkarrekin Podemosek zituen bi legebiltzarkideak galdu egin ditu eta ordezkaritzarik gabe geratu da Gipuzkoan. Estreinakoz Sumar aurkeztu da, baina ez du ezta ordezkaritzarik eskuratu Gipuzkoan.

Botoen ehunekoei erreparatuta, bost puntu gehitu du orain arte EHBilduk zuen babesa, bosna puntu murriztu dute EAJ-k eta Elkarrekin Podemosek. Ia puntu bat igo da PSEk orain arte jasotako botoen ehunekoa, ia bi puntu gehiago batu ditu PP-k. Sumarrek ez du ordezkaritzarik lortu, baina Elkarrekin Podemosen emaitza puntu batean hobetu du.   

Emaitzokin, honatx Gipuzkoak datorren legealdi berrian Eusko Legebiltzarrean izango duen ordezkaritza, hautagai-zerrendetako kideen hurrenkeraren arabera:

GIPUZKOAKO ORDEZKARITZA EUSKO LEGEBILTZARREAN
1-Euskal Herria Bildu: 11 legebiltzarkide
01.–Nerea Kortajarena Ibañez
02.– Arkaitz Rodriguez Torres
03.– Itziar Murua Uria
04.– Ander Goikoetxea Arana
05.– Lore Martinez Axpe
06.– Josu Aztiria Urtaran
07.– Rebeka Ubera Aranzeta
08.– Ayem Oskoz Urrutikoetxea
09.– Garikoitz Mujika Iriondo
10.– Eraitz Saez De Egilaz Ramos
11.– Xabier Luque Astigarraga

2-EAJ: 9 legebiltzarkide
01.–Bakartxo Tejeria Otermin
02.– Markel Olano Arrese
03.– Maria Eugenia Arrizabalaga Olaizola
04.– Olatz Peon Ormazabal
05.– Markel Aranburu Bartau
06.– Xabier Barandiaran Irastorza
07.– Elena Lete Garcia
08.– Aitor Urrutia Oianguren
09.– Garikoitz Mendizabal Etxeberria

3-PSE: 4 legebiltzarkide
01.– Denis Itxaso Gonzalez
02.– Susana Corcuera Leunda
03.– Maria Arrate Gallastegui Oyarzabal
04.– Miguel Angel Paez Escamendi


4-PP: legebiltzarkide bat
01.–Muriel Larrea Laso