Liburuaren hilabetea

Xabier Mendigurenen “Oso latza izan da” aztergai gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 23a, 08:57

Liburuaren Hilabetearen baitan, solasaldia antolatu dute astearte honetarako Sutegin.

Liburuaren hilabetea izendatua dute apiril hau Sutegi udal liburutegikoek, hilaren 2an izandako Haur eta Gazte Liburuaren Egunagatik eta astearte honertan bertan, hilaren 23ko Liburuaren Egunaren harira.

Astearte honetarako, hain zuzen, Xabier Mendigurenen “Oso latza izan da” liburuari lotutako solasaldia antolatu dute egilearekin berarekin. "Joxe Arregiri, hil ostean, Zizurkilgo hilerrian ezkutuan egin zizkioten argazkien historia berreraikitzen du nobela labur honek, han protagonista izan ziren hiru lagunen bizitzak aletzen: Joxe Arregi bera, Bixente Ameztoi pintorea eta Juan Kruz Unzurrunzaga ekintzaile eta arte-promotorea".

Astearteko solasaldiaz gain, gutxienez, beste bi hitzordu iragarriak ditu Sutegik hurrengo asteotarako:

Liburuaren hilabetea
Apirilak 23, asteartea
19:00
Xabier Mendigurenen “Oso latza izan da” kronika liburu literarioari buruzko solasaldia egilearekin berarekin.
Oharra: liburuak eskuragarri Sutegin.

Apirilak 30, asteartea
18:00
Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren “Gutunak birramonari” liburuaren aurkezpen-tailerra 8-10 urte arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat.

Maiatzak 8, asteazkena
18:00 Solasaldia Yolanda Arrietarekin, "Mariasun Landaren "Galtzerdi suizida" liburuari buruz, LH 5 eta 6 mailakoentzat.

Izen-ematea: Sutegi udal liburutegian.
Oharra: plaza mugatuak.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.