Pantailen erabileraz hausnartzeko gunea asteazken honetan

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 24a, 08:57

Gurasoei zuzenduriko saioa iragarri du Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkarteak asteazken honetarako.

Kezka eragiten duen gaia zalantza izpirik gabe, baina era berean, zalantzak baita. Pantailen erabileraz ari gara. Horregatik, onena, biltzea dela erabaki du Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkarteak, ikastolarekin batera. "Pantailen erabilerak kezkatzen al zaitu?" izeneko hausnarketa saioa antolatu dute asteazken honetarako, apirilaren 24rako, arratsaldeko 17:30etan Potxoeneko sotoan. 

"Gurasook ditugun kezkak, bizipenak partekatu eta informazioa elkartrukatzeko gunea izango dugu", iragarri dute deitzaileek. Hortik antolatzaileek egin duten gonbita. "Zatoz kafe tertuliara. Haurrak ere ongietorriak!", izango direla adierazi dute.