Garbitaniak zenbait lan deialdi plazaratu ditu

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 24a, 09:03

Batetik, bi administrari kontratatzeko eta lan-polsa eratzeko hautaketa prozesua abiarazi duela iragarri du Garbitaniak. Bestalde, gidari-biltzaileen ordezkapenetarako premiazko lan-poltsa osatu asmo du.

"Hondakinak gaika bildu eta kudeatzeko baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz, bere bazkide diren udalerriei kalitatezko zerbitzua eta prezio justua eskaintzen dizkien entitate publikoa" da Garbitania. Hiru udalek osatzen dute; Hernanikoarekin eta Astigarragakoarekin batera, Usurbilgoak. "Hondakinak egoki tratatzeko, ez ditugu neurri gabeko inbertsioak lehenesten, herritarren parte-hartzea bilatzen duten eta aberastasuna eta lana banatzen dituzten sistemak baizik".

Besteak beste, zerbitzuok eskaintzen ditu: atez ateko bilketa, kale-garbiketa, hondakinen auditoria, etxe eta auzo konposta zerbitzuak edota Zero Zabor sustatzeko neurriak...

Garbitaniak hain zuzen, zenbait lan deialdi abiarazi ditu; batetik, ekonomia, finantza eta giza-baliabideen arloan laguntzeko bi administrari kontratatzeko eta lan-poltsa eratzeko hautaketa prozesua; bestetik, gidari-biltzaileen ordezkapenetarako premiazko lan-poltsa deialdia. Segidan dituzue xehetasunak:

GARBITANIAREN LAN DEIALDIAK
Ekonomia, finantza eta giza-baliabideen arloan laguntzeko bi administrari kontratatzeko eta lan-poltsa eratzeko hautaketa prozesua
Lanaldia: Garbitaniak zehaztuko du, "betiere lanpostuaren izaeraren eta premien arabera".
Eginkizunak: besteak beste, erregistro lanak, espedienteen izapidetzea, batzordeetako idazkaritza lanak, administrazio lanak, jendaurreko arreta zerbitzua, datu-baseen kudeaketa...
Baldintzak:
-16 urte beteak izatea.
-Batxilergoa egina izatea, administraritzan Lanbide Heziketako gradu ertaina edo baliokidea izatea.
-Kontabilitate eta nomina formazioa.
-3. hizkuntz eskakzuna, EGA, C1 edo baliokidea den titulua izatea.
Lan-poltsa: Hautaketa prozesua gainditzen duten izangaiek lan-poltsa eratuko dute, lortutako puntuen arabera.
Urteko soldata gordina: 39.345,40 euro.
Eskabideak, maiatzaren 13a baino lehen bideotatik:
-Garbitania Zero Zabor S.M.; Lastaola poligonoa 3, A-12 eraikina, Ereñotzu auzoa, Hernani 20120 (9:00-14:00 artean).
-Posta bidez.
Hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago: garbitania.eus


Gidari-biltzaileen ordezkapenetarako premiazko lan-poltsa
Lanaldia: Garbitaniak zehaztuko du, "betiere lanpostuaren izaeraren eta premien arabera".
Urteko soldata gordina: 30.401,70 euro.
Eginkizunak: besteak beste, kamioia gidatu, haren mantenu lanak egin, bilketa burutzea, larrialdi guneen bilketa eta garbiketa, intzidentzia eta ordainketa sistemen aplikazio eta jarraipena, poligonoetako bilketa, baliabide eta lan tresneriaren mantenua, jai eta ospakizunetako azpiegituren instalakuntza lanak...
Baldintzak:
-16 urte beteak izatea.
-Eskola-ziurtagiri edo parekoa den titulazio maila izatea.
-C gidabaimena edo baliokidea izatea.
-Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria  izatea.
Eskabideak, maiatzaren 10a baino lehen bideotatik:
-Garbitania Zero Zabor S.M.; Lastaola poligonoa 3, A-12 eraikina, Ereñotzu auzoa, Hernani 20120 (9:00-14:00 artean).
-Posta bidez.
Hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago: garbitania.eus