2024ko egutegi fiskala

Lehen hiruhilekoari dagokion ura, estolderia eta hondakinen zerga kitatzeko garaia dator

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 24a, 08:56

Maiatzaren 2an zabalduko du Usurbilgo Udalak zerga hau borondatez ordaintzeko epea. Halere,

Usurbilgo Udalak asteazken honetako, apirilaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi duenez, "2024ko lehenengo hiruhilekoari dagokion ura, estolderia eta hondakinen errolda" onetsi eta ikusgai jarriko du bihartik, hilaren 25etik aurrera hilabetez, Kontuhartzailetzan. Bestalde, maiatzaren 2tik ekainaren 3ra finkatua du Udalak zerga hau ordaintzeko borondatezko epea.

Gogoan izan, urte hasieratik Usurbilgo Udalak indarrean ditu urte honetarako ordenantza fiskalak. Urte amaieran onartu zituen behin betiko, abenduaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jakinarazi zuen moduan. Bertan, gainera, hilabeteotarako egutegi fiskala ere zein izango zen iragarri zuen; alegia, zerga edota tasa bakoitza noiz ordaindu behar den.

Segidan duzue, 2024. urte amaierara arteko egutegi fiskalaren berri:

Zerga / Tasa

Ordain epea

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Urtarrilaren 2tik 31ra

Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Otsailak 1etik martxoak 1era

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga

Martxoak 1etik apirilak 15ra

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa

Apirilak 1tik maiatzak 2ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa

Maiatzak 2tik ekainak 3ra

Ondasun higiezinen gaineko zerga

Maiatzak 15tik uztailak 1era

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa

Uztailak 1etik abuztuak 1era

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa

Abuztuak 1etik irailak 2ra

Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa)

Irailak 2tik urriak 1era

Ekonomi jarduera gaineko zerga

Urriak 1etik azaroak 1era

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa

Urriak 1etik 31ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa

Azaroak 1etik abenduak 2ra

Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...)

Azaroaren 1etik 29ra

Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...)

Azaroaren 1etik 29ra