2024/05/04 11:00-13:30

Azoka

Elhuyar Zientzia Azoka

Elhuyar Zientzia Azoka
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Ordua: 11:00-13:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: "Elhuyar Zientzia Azoka gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa eta garapena barrutik bizitzeko aukera ematen die. Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteei STEAM bizipenak eskaintzea, komunitate osoaren inplikazioarekin. 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako proiektu-azoken sarea da. Euskal Herriko gazteei zuzenduta dago; halere, atzerriko beste zientzia-azoka batzuetatik ere etortzen dira taldeak, gonbidatuta". Parte hartzaileen artean, Udarregi ikastolako ikasleak daude. Landutako proiektuak ikusgai jarriko dituzte.
Informazio gehiago, hemen: zientzia-azoka.elhuyar.eus/
Antolatzailea: Elhuyar.