Diru kontuak hizpide gaurko osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 25a, 07:42

Ostegun honetarako, apirilaren 25erako finkatu du Usurbilgo Udalak apirilari dagokion osoko ohiko bilkura.

Ate joka dugu hilabete honi dagokion bigarren osoko bilkura. Lehenengoa, hilaren 11n egin zuten. Haur eskolako zerbitzuaren kontratazioa eta bertako erabiltzaileen eskubide eta betebeharren ordenantza onartu zuten. Horrez gain, Sortalde Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatearen bazkide laguntzaile izatea erabaki zuen Usurbilgo Udalak.  

Ezohiko saioa izan zen hura, ohikoa hilero azken ostegunetan egiten baitute. Egutegiari erreparatuz gero, gaurkoa izango dugu apirileko azken osteguna. Hilaren 25 honetarako deitu du Usurbilgo Udalak hain zuzen, datorren osoko ohiko bilkura.

Diru kontuak izango dituzte hizpide nagusi etziko hitzordu horretan. Honatx Udaletik helarazi duten gai-zerrenda:

Osoko ohiko bilkura
Eguna: apirilak 25, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda: 
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
1.1.- 2024ko martxoaren 21eko akta.
1.2.- 2024ko apirilaren 11ko akta.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2024ko martxoaren 18tik apirilaren 19ra (2024/316-2024/453).
3.- 2024/348 dekretuaren berri ematea: jarduneko alkatearen izendapena.
4.- Kontu ematea: 2023ko likidazioa (2023EKLI0002).
5.- Kontu ematea: KALD001, KALD002 eta KALD003 kreditu aldaketa espedienteak.
6.- Kontu ematea: 2024ko lehen hiruhileko Ordainketa Batezbesteko Epea (OBBE).
7.- Kontu ematea: 2024ko lehen hiruhileko Aurrekontuaren Exekuzioa.
8.- 2024rako Ordenantza Fiskalen aldaketa onartzea (2024EKOF0001).
9.- Kontratuen erreserba ezartzea (2024LIEO0001).
10.- Galderak eta eskaerak.