Euskal Kopa, herrikideak tartean dituzten bi eskubaloi talderentzat

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 25a, 09:14

Bera Berak eta Bidasoa Irunek Euskal Kopa irabazi dute.

Zorionekoak gaur Gipuzkoako bi eskubaloi talde. Izan ere, Euskal Kopa irabazi dute Bera Berak eta Bidasoa Irunek. Batean zein bestean, herrikideak dituzte partaide; Bidasoakoen kasuan, Eneko Furundarena. Bera Beran jokatzen du Esther Arrojeriak eta emakumezkoen talde horren entrenatzaileen artean da Jon Begiristain. 

Bera Berak Ermuko Errotabarrari irabazi zion asteazkenean udalerri horretako kiroldegian jokatutako finala. 19-37 izan zen azken emaitza. Aurtengoan, maiatzaren 10etik 12ra Donostiako Illunben jokatuko den Erreginaren Kopako azken faserako sailkatua da Bera Bera. 

Bidasoa Erromoko eskubaloi taldeari gailendu zitzaion; 20-41 izan zen azken emaitza. "Bidasotarrek hasieratik dominatu dute partida eta, horrela, beraien bederatzigarren Euskal Kopa jarraian irabazi dute, historiako 13. kopa", eskubaloi taldetik nabarmendu dutenez. Denboraldiko azkenaurreko neurketa jokatuko du ostiralean Artalekun, Frigoríficos del Morrazoren aurka. "Gertu dugu azpitxapeldunaren arrakasta eta horretarako partida erabakigarria izan daiteke “. ohartarazi dute klubetik.