Emakumea, antzezlanen ildoa

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 26a, 08:00

Gure Pakeak antolaturiko antzezlan arratsaldeaz gozatu ahal izan zuten iragan ostiralean Sutegin.

Egile ezagunen lau antzezlanez gozatzeko aukera izan zuten iragan ostiralean Sutegira joandakoek. Gure Pakea jubilatuen elkartearen eskutik, emakumeak historian zehar, ildo hau lotune nagusi zuten  “La fablilla del secreto bien guardado”, “El Oso”, “Cuando las mujeres juegan al mus” eta “Sinceridad” izeneko lanak taularatu zituzten.