2024/05/27 18:00

Hitzaldia

Erraustegiak eragindako kutsaduraren azterlanaren aurkezpena

Erraustegiak eragindako kutsaduraren azterlanaren aurkezpena
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Hizlaria: Toxico Watch fundazioko ordezkari Abel Arkenbout eta Kirsten Bouman.
Zehaztasunak: "2019an Zubieta Lantzen elkarteak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak ToxicoWatch (TW) fundazio holandarrari eskatu zioten Zubietako erraustegiaren biomonitorizazio ikerketa bat egitea. ToxicoWatchek geroztik denetara bost urtez segidan egin die jarraipena erraustegiaren kutsatzaileei, urtero bilduz laginak inguruko uretan, erreketako sedimentuetan, lurretan, goroldioetan eta zenbait landare hautatutan eta baita ere inguruan zenbait familiak autokontsumorako dauzkaten oilategietako arrautzetan".
Oharra: hitzaldia ingelesez izango da. Itzulpen-zerbitzua egongo da. 
Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.