Proiektu berritzaile baten aurkezpena ostegun honetan, maiatzaren 9an, Potxoenean. Izan ere, Zubigune Fundazioak eta Asmoz Fundazioak garatzen ari diren “Optimizatu ura eta hobetu zure produkzioa” proiektua aurkeztuko dute gaur arratsaldean, 18:00-19:00 artean. "Honek helburu du Gipuzkoako lehen sektorean erabiltzen den uraren eraginkortasuna hobetzea, baita gaiaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea ere".
Ekimen honen nondik norakoak azaldu eta gai honekiko sentsibilizazioa sustatzeaz gain, egitasmo honekiko interesa izan dezaketen parte hartzaileak erakarri nahi dituzte eta bat egitera animatu. Izan ere, egitasmoan parte hartzea erabakitzen duten zortzi ekoizpenetan, "IoT (Internet of Things) sentsoreetan oinarritutako monitorizazio sistema bat ezarriko da".
Egitasmo honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioa du, Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren programaren barne kokatuta baitago.