Zenbait lan deialdi eta lan-poltsetan parte hartzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 9a, 08:57

Batetik, Udajolasen hezitzaile nahiz zuzendari gisa aritu nahi dutenen lan-poltsa osatu nahi du NOAUA! Kultur Elkarteak. Bestalde, Garbitaniak bi administrari kontratatu eta lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesua abian du baita eta horrekin batera, gidari-biltzaileen ordezkapenetarako premiazko lan-poltsa osatu nahi du. Deialdi hauetara guztietara eskabideak aurkezteko azken egunak dituzte interesdunek.

Hezitzaile eta zuzendarien lan-poltsa deialdia
Udaleku irekiotan hezitzaile nahiz zuzendari gisa aritu nahi dutenen lan-poltsa osatu asmo du NOAUA! Kultur Elkarteak. Interesdunei begira, kontuan hartu beharreko zenbait ohar segidan. Batetik, begirale edo zuzendari titulua izatea lehenetsiko da, baita EGA izatea eta Usurbilgo herrikidea izatea ere. Lan-poltsa deialdian parte hartu nahi dutenek curriculumarekin batera sexu delituei lotutako ziurtagiri eguneratura bidali beharko da maiatzaren 10a baino lehen, bideotatik:
elkartea@noaua.eus
Bordaberri 3, behea, Usurbil 20.170


Gizarte langile postua betetzeko azterketa eguna
Enplegu Publikoa Egonkortzeko 20/2021 legetik eratorritako udal lanpostu bati buruzko oharra segidan. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, gizarte langile postua betetzeko deialdian izena emana zutenentzako hitzordu garrantzitsua finkatu du; azterketa eguna noiz izango den zehaztu du. Maiatzaren 31n izango da, goizeko 9:00etan hasiko da proba Oiardo kiroldegian. Azterketa horretan nortzuk parte hartu ahalko duten eta nortzuk ez zehaztua du Udalak. Izan ere, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda argitaratu du, baita proba horri begira ikasi beharrekoaren "bibliografia orientagarria zehaztu ere".


GARBITANIAREN LAN DEIALDIAK
Ekonomia, finantza eta giza-baliabideen arloan laguntzeko bi administrari kontratatzeko eta lan-poltsa eratzeko hautaketa prozesua
Lanaldia: Garbitaniak zehaztuko du, "betiere lanpostuaren izaeraren eta premien arabera".
Eginkizunak: besteak beste, erregistro lanak, espedienteen izapidetzea, batzordeetako idazkaritza lanak, administrazio lanak, jendaurreko arreta zerbitzua, datu-baseen kudeaketa...
Baldintzak:
-16 urte beteak izatea.
-Batxilergoa egina izatea, administraritzan Lanbide Heziketako gradu ertaina edo baliokidea izatea.
-Kontabilitate eta nomina formazioa.
-3. hizkuntz eskakzuna, EGA, C1 edo baliokidea den titulua izatea.
Lan-poltsa: Hautaketa prozesua gainditzen duten izangaiek lan-poltsa eratuko dute, lortutako puntuen arabera.
Urteko soldata gordina: 39.345,40 euro.
Eskabideak, maiatzaren 13a baino lehen bideotatik:
-Garbitania Zero Zabor S.M.; Lastaola poligonoa 3, A-12 eraikina, Ereñotzu auzoa, Hernani 20120 (9:00-14:00 artean).
-Posta bidez.
Hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago: garbitania.eus


Gidari-biltzaileen ordezkapenetarako premiazko lan-poltsa
Lanaldia: Garbitaniak zehaztuko du, "betiere lanpostuaren izaeraren eta premien arabera".
Urteko soldata gordina: 30.401,70 euro.
Eginkizunak: besteak beste, kamioia gidatu, haren mantenu lanak egin, bilketa burutzea, larrialdi guneen bilketa eta garbiketa, intzidentzia eta ordainketa sistemen aplikazio eta jarraipena, poligonoetako bilketa, baliabide eta lan tresneriaren mantenua, jai eta ospakizunetako azpiegituren instalakuntza lanak...
Baldintzak:
-16 urte beteak izatea.
-Eskola-ziurtagiri edo parekoa den titulazio maila izatea.
-C gidabaimena edo baliokidea izatea.
-Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria  izatea.
Eskabideak, maiatzaren 10a baino lehen bideotatik:
-Garbitania Zero Zabor S.M.; Lastaola poligonoa 3, A-12 eraikina, Ereñotzu auzoa, Hernani 20120 (9:00-14:00 artean).
-Posta bidez.
Hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago: garbitania.eus