Furgobaratza Usurbilera iritsiko da asteazkenean, maiatzaren 15ean, eta tomateei buruzko tailerra eskainiko du 18:00etan hasita. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharreko hainbat kontu azalduko dituzte bertan: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...
Larunbatean, berriz, maiatzaren 18an, baratzezaintzako oinarrizko ikastaroa eskainiko dute goiz osoan zehar, 9:30etan abiatuta, baratzean hasi nahi eta nondik ekin ere ez dakiten herritar horiei zuzenduta. Lau bat orduko saioa izango da eta Baratze Parkean bertan izango da.